Erabateko errespetua merezi dut eta nire aniztasuna aintzat hartu beharra dago. Zuk eta beste guztiak dituzten duintasun eta giza eskubideen jabe naiz.
Zuri, modu berean maitatu eta tratatzea gustuko izango zenuke. Nire nahiak bihotzean izan eta goza ezazu bizitza nirekin batera.
Nire indarguneak ikusi eta besteekin harremanak izatera laguntzen nauzunean poztu egiten naiz.
Horrek nire buruarekiko segurtasuna eman eta nire ikasketa eta garapen prozesuan laguntzen nau.
Nire autoestimua, ahalmena eta autonomía indartzen ditu.
Sarri, horrelako egoeretan beste inoiz baino gehiago behar zaitut.
Giro lagunkoi, baketsu eta inklusibo batean bizi nahi dut, nire komunikatzeko ahalmenik onena babestu eta errespetatzea atsegin dut.
Beste edozein pertsonaren kasuan bezala, nire gorputzak, arimak eta buruak babesa merezi dute.
Besteek nik diodana sinestea behar dut, zuk bezain beste.